E.G.F.REKIN BATERA FINANTZATUTAKO PROIEKTUA

Sarrera

Hobetuzek kudeatutako, eta Europako Gizarte Funtsarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera finantzatutako ekimenen lurralde-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) da. EAEko ordezkaritza handieneko gizarte-agenteek (sindikatuak eta ugazabak) eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako Etengabeko Lanbide Heziketaren inguruko akordioen ondoriozkoak dira batera finantzatutako jarduerak. Aipatutako ekimenak programa honetan biltzen dira: 2000 - 2006 Programa Operatiboa: 3. Helburua, 1. neurria, 1. jarduna:

"Okupatutako langileen etengabeko prestakuntza, merkatuaren eskakizunei zuzendutakoa, informazio-gizartearen testuinguruan bereziki".

Europako Gizarte Funtsaren finantzaketari esker, EAE barruan, 2000. urtetik hona etengabeko prestakuntzaren arloan funts horiek izandako eraginari buruzko datu orokorrak hauek dira:

• Finantzatutako prestakuntza-ekintzen kopurua guztira: 4.262.
• EGIFek finantzatutako zenbatekoa guztira: 30.642.456,58 euro.

 


Proiektuaren deskribapena

Batera finantzatutako prestakuntza-ekimen nagusiak hauek dira: prestakuntza ematen duten zentroen eta enpresen prestakuntza-planetarako laguntzak, eta prestakuntza-beharrei buruzko azterlanak egiteko laguntzak.

1. Enpresei eta langileei zuzendutako prestakuntza-planen finantzaketa

Onuradunak EAEko langile okupatuak dira: prestakuntza-erakundeen eta/edo euren enpresen bidez kalitatezko prestakuntza eta lan-merkatuaren eskakizunetara bideratutako espezializazioa jasotzen dute. Hala, enpresek eta langileek beraiek antzemandako beharretatik abiatuta, langile okupatuak etengabe prestatzeko ekintzak batera finantzatzen dira. Ekintza horiek modu presentzialean, erdipresentzialean eta urrutitik ematen dira, informazio-teknologiak eta telekomunikazioak erabilita, e-learninga kasurako. Era berean informazio-gizartea prestakuntza-gai gisa eta lana antolatzeko modu berrien aukera gisa jorratzen da.

2. Enpresei zuzendutako prestakuntza-beharrei buruzko azterlanen finantzaketa

Ekimen honen erakunde onuradunak dira euren langileak prestatzera zuzendutako prestakuntza-plan bat aurkezten duten EAEko enpresak.

Batera finantzatutako ekimenaren helburua da EAEko enpresetan diagnostikoaren kultura sartzea, etengabeko prestakuntzaren kudeaketa planifikatu eta hobetzeko elementu edo tresna gisa. Oro har, prestakuntza-diagnostikoak finantzatzeko laguntzak urtero ematen dira, eta diruz lagundutako proiektua finantzatutako enpresak berak kudeatzen du. Bestalde, finantzatutako prestakuntza-planei gogoeta-dokumentu bat eransten zaie; eta enpresaren prestakuntza-beharrei buruzko gogoeta metodologikoan oinarritzen eta horren arabera lehenesten dira plan horiek.

 


Profilak: proiektuaren kolektibo onuradunak

Bi ekimen motetan, EGIFerako hautagai izan daitezkeen kolektiboei eman zaie lehentasuna; bereziki, 45 urtetik gorako emakumeei, kualifikatu gabeko langileei, eta enpresa txiki eta ertainetako langileei. Hobetuzek kudeatutako prestakuntza-ekimenetan parte hartzen duten langileen profila hau da:

 

 TAULA EGF REKIN BATERA FINANTZATUTAKO PTO

<< Itzuli