INTERES OROKORRA -
1995eko irailean, Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko eta Hiruko Alderdiko Akordioak sinatu zituzten CONFEBASK Euskal Enpresarien Konfederazioak, ELA, CCOO, UGT eta LAB sindikatuek eta EUSKO JAURLARITZAk. Horiek izan ziren HOBETUZ fundazioa sortzeko lehen urratsak.
1996ko uztailaren 19an jaio zen HOBETUZ, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa, eta EAEn etengabeko lanbide prestakuntza sustatzen eta kudeatzen duen Hiruko Erakundea da.
Gure helburua:
EAEn gauzatzen den langileen etengabeko lanbide prestakuntza guztiaz arduratzea da gure helburua.
Etengabeko prestakuntzaren kudeaketa eta zuzendaritza dira gure ardura, eta enpresen, langileen eta ikastetxeen artean etengabeko lanbide prestakuntzaren eta jarduera hau zabaldu eta eraginkorra izan dadin baldintzak sortzearen inguruko interesa piztea da gure erantzukizuna.
Etengabeko lanbide prestakuntza eraginkorragoa izatea nahi dugu, eta honela, enpresen eskakizunekin eta langileen prestakuntza premiekin harremanetan jartzen dugu.
Gure antolakuntza
Aipatutako akordioen sinatzaileek osatutako Patronatuak zuzentzen gaitu, eta gure helburuak errazago eta hurbiltasunetik aurrera eramateko, hiru Lurralde Historikoetan banatutako egitura teknikoa dugu.
