Enpresentzat -
Etengabeko lanbide prestakuntza ezinbesteko tresna da langile-bizitzan zehar prestakuntza bermatu ahal izateko, langileak eta enpresak ezagutzan oinarritutako gizarte berrira egokitu ahal izateko eta ekoizpen prozesuen baitan gerta daitezkeen aldaketen aurrean langileen gaitasun profesionala mantendu ahal izateko.
Premien analisia
Enpresek haien egoeraren analisi zehatza egin dezakete, haien gaitasunak eta kualifikazioak hobetzeko, beti ere enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin. Horretarako, finantzaketa laguntza dute eta hori garatzeko metodologien inguruko laguntza ere jaso dezakete.
2009ko deialdia
2009ko urriaren 23an enpresei zuzendutako laguntza deialdiak EHAAn argitaratu dira. Deialdiek prestakuntza ekintzen finantzaketa eta prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisien prestakuntza aurreikusten du.
Ekintzen Finantzaketa
Egun, enpresek langileei eskaintzen dieten prestakuntza finantzatzeko bi bide daude. Hauek dira:
- Gizarte-Segurantzarako Estatuko Hobari Sistema.
- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren diru-laguntza deialdiak. Deialdi hauek Hobetuzek kudeatzen ditu.
OHARRA: 2. puntuko laguntzak osagarriak dira. Lehen puntuko laguntzez enpresak egin duen erabileraren arabera ematen dira. Estatuko Hobari Sisteman erabili ez den kopurua Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte saileko diru-laguntzari kentzen zaio.
Erakunde Kudeatzaileak
Estatuko Hobari Sistema kudeatzeko erakunde kudeatzaile baten laguntza jaso dezakezu. Hurrengo loturan aurkituko duzu erakunde kudeatzaileen zerrenda osoa:
Gastuen justifikazioa
Prestakuntza-ekintzak egiteko laguntzak kudeaketarako aplikazio informatikoaren bidez justifikatzen dira. Hobetuzeko web gunearen bidez, titularrek gidaliburu bat eskura dezakete, dagozkien gastuak justifikatzeko irizpideekin.
Normalean, irakasleen, instalazioen, hornikuntzaren, kudeaketaren eta beste hainbat gasturen arabera egiten da justifikazioa. Gastua gauzatu dela frogatzeko, nominak, fakturak eta Hobetuzek titularrari eska dakiokeen beste edozein dokumentu erabiliko da.
