Ekintzen finantzaketa -

Egun, enpresek langileei eskaintzen dieten prestakuntza finantzatzeko bi bide daude. Hauek dira:

  1. Gizarte-Segurantzarako Estatuko Hobari Sistema.
  2. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren diru-laguntza deialdiak. Deialdi hauek Hobetuzek kudeatzen ditu.

 

OHARRA: 2. puntuko laguntzak osagarriak dira. Lehen puntuko laguntzez enpresak egin duen erabileraren arabera ematen dira. Estatuko Hobari Sisteman erabili ez den kopurua Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte saileko diru-laguntzari kentzen zaio.

Gizarte-Segurantzarako Estatuko Hobari Sistema bidezko finantzaketari buruz informazio gehiago nahi baduzu, hurrengo dokumentua kontsulta dezakezu.

Estatuko Hobari Sistema kudeatzeko, erakunde kudeatzaile baten laguntza jaso dezakezu. Hurrengo loturan aurkituko duzu erakunde kudeatzaile guztien zerrenda:

Erakunde kudeatzaileen zerrenda.

<< Itzuli