Langileentzat -
Langileentzat prestakuntza ikastaroak bi bidetatik eskaintzen ditu Hobetuzek: eskaintza irekia eta modulu-katalogoa. Langileei lan-bizitzan zehar behar duten kualifikazioa eskaintzea da helburu nagusia. Etengabeko prestakuntza lehentasunezko balio estrategikoa da teknologia, ekonomia eta gizarte aldaketa prozesuetan, eta horregatik, enplegua egonkortzeko eta kohesio sozialerako ezinbesteko tresna da.
Ingurumena
Hobetuzekin batera 2009ko deialdia finantzatzen duten Europako Funtsek, Europako Erkidegoari zuzendutako "Egokigarritasuna eta Enplegua 2007 - 2013 " Eskualde Anitzeko Programa Operatiboaren esparruan daude. Garapen iraunkorra bultzatzeko bidean, ingurumenaren babesa eta hobekuntza komunitateen politiken eta ekintzen barne sartzea eskatzen du Europar Batasunaren Itunak. Zentzu honetan, Europako Gizarte Funtsak Hobetuzekin batera finantzatzen dituen diru-laguntzek ere garapen iraunkorra sustatu behar dute. Honela, egungo hazkunde eta jarrerak molde berrietara aldatu eta egokitu beharko dituzte.
Modulu-katalogoa
Modulu-katalogoko ikastaroei esker, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak emandako ziurtagiria eskuratzen da. Modulu-katalogoak prestakuntza edukiak -oinarrizkoak zein espezifikoak- biltzen ditu, eta lanbide kualifikazioa eskuratzeko ezinbestekoa da.
Langileak ikastaroetan lortutako lanbide gaitasunak jasotzen ditu ziurtagiriak. Prestakuntza doakoa da langilearentzat, ikastaroaren gastuak Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte sailak ordaintzen baititu.
Eskaintza irekia
Eskaintza irekiko ikastaroetan, prestakuntza-zentroek langileek ikastaroetan parte hartu dutela ziurtatzen dute. Ikastaroaren edukia prestakuntza-zentroak berak prestatzen du, langileen behar orokorrak edo sektorialak kontuan hartuta.
Lortutako ziurtagiriak ikasturtearen izenburua, landutako edukiak eta ikastaroaren iraupena jasotzen ditu. Prestakuntza doakoa da langilearentzat.
Ikastaroak bilatu
ARGITARATUTA 2010 Ko EEE DEIALDI BERRIA
Prestakuntza-ekintzen bilaketa-. 2009ko Deialdia.
Badago eskuragarri Deialdi berrirako aurreikusitako kurtsoen zerrenda. Prestakuntza Zentroekin harremanetan jar zaitezke kurtso zehatz bati buruzko informazioa lortu ahal izateko. kurtsoak, 2010ko ekainaren 30-arte egin daitezke.
DEIALDI HONETAKO PRESTAKUNTZA KURTSOAK AMAITU DIRA
