Ikastetxeentzat -

Abian da prestakuntzarako laguntzen 2009ko deialdia, prestakuntza-zentroei eta EAEn Etengabeko Prestakuntzaren inguruko Lanbide arteko Akordioaren erakunde sinatzaileei zuzendua. Onartutako prestakuntza-ekintzen inguruko informazioa eskuragarri dago jada langileentzat, kontsulta dezaten.

Bilatzaile honetan agertzen den informazioa eguneratu nahi duten prestakuntza-planen titularrek deialdiaren aplikazio informatikoaren bidez egin dezakete.

2009ko deialdia

2009ko urriaren 23an prestakuntza-zentroei eta EAEko Etengabeko Prestakuntzaren Lanbide arteko Akordioaren erakunde sinatzaileei zuzendutako diru-laguntzen deialdiak argitaratu dira EHAAn. Prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzak jasotzen dituzte deialdi hauek. 

Gehiago irakurri

Kudeaketa-irizpideak

Dirulaguntzen kudeaketa on bat egiteko, Deialdiko araudiak zehatz ezagutu behar dira. Atal honetan alderdirik garrantzitsuenak batzen dira. Deialdiko kudeaketa errazteko xehetasunak zehazten dira baita ere.

 

Gehiago irakurri

2C eranskinak jaitsi

Langileei zuzendutako prestakuntza-planetan, nahitaezkoa da langileek parte hartzeko konprimisoa hartzea prestakuntza eskatzeko orduan. Konpromiso hau 2C Eranskina izeneko dokumentuan dago. Diru-laguntzaren titularra den erakundeak gorde behar du jatorrizko dokumentua.

Langileek eta titularrek dokumentua erabiltzeko erraztasunak izan ditzaten, hurrengo loturetan dokumentua jaitsi daiteke. Dokumentua langileak sinatua eta modu egokian betea dagoela ziurtatu behar du titularrak.

Gehiago irakurri

Ingurumena

Hobetuzekin batera 2009ko deialdia finantzatzen duten Europako Funtsek, Europako Erkidegoari zuzendutako "Egokigarritasuna eta Enplegua 2007 - 2013 " Eskualde Anitzeko Programa Operatiboaren esparruan daude. Garapen iraunkorra bultzatzeko bidean, ingurumenaren babesa eta hobekuntza komunitateen politiken eta ekintzen barne sartzea eskatzen du Europar Batasunaren Itunak. Zentzu honetan, Europako Gizarte Funtsak Hobetuzekin batera finantzatzen dituen diru-laguntzek ere garapen iraunkorra sustatu behar dute. Honela, egungo hazkunde eta jarrerak molde berrietara aldatu eta egokitu beharko dituzte.

Gehiago irakurri

Ekintzen ebaluazioa

Diru-laguntza jasotzen duten prestakuntza-planen titularrak egindako prestakuntza-ekintzen kalitatearen ebaluazioa eta kontrola egitera derrigortuta daude. Prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaileek "kalitatearen ebaluazio-galdeketa" bete behar dute eta erakunde titularrak galdeketak gorde behar ditu, aurrera begira izan daitezkeen egiaztapenetan eskuragarri izateko.

Gehiago irakurri

Justifizio ekonomikoa

Prestakuntza-ekintzak gauzatzeko laguntzak justifikatzeko,  kudeaketarako aplikazio informatikoa erabili behar da. Dagozkien gastuak justifikatu ahal izateko gidaliburua eskuragarri dute titularrek Hobetuzen web orrian.

Orokorrean,  irakasleen, instalazioen, hornikuntzaren, kudeaketaren eta beste gastu batzuen inguruan egiten da justifikazioa. Gastuaren frogagiri gisa, nominak, fakturak eta Hobetuzek titularrari eska dakiokeen beste edozein agiri aurkeztuko da.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Unibertsitate sailaren menpe dauden ikastetxeek formulario bat bete beharko dute gastuak justifikatzeko. Bertan, finantzatutako prestakuntza-planean irakasle, kudeaketa eta informazioa eta orientazio lanetan aritu diren langileen datuak jarri beharko ditu. Dagokion Hezkuntza sailaren Lurralde Ordezkaritzak bete eta zigilua eman beharko dio. Atal honetan formularioa jaitsi daiteke.

Gehiago irakurri

<< Itzuli