2009ko Zentruen Deialdia -

2009ko urriaren 23an prestakuntza-zentroei eta EAEko Etengabeko Prestakuntzaren Lanbide arteko Akordioaren erakunde sinatzaileei zuzendutako diru-laguntzen deialdiak argitaratu dira EHAAn. Prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzak jasotzen dituzte deialdi hauek. 

Araudiak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta lantokietako langileen eta Prebentzio Ordezkarien prestakuntza-ekintzen garapena, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Arloan eta lan Arriskuen Aurreneurrien Arloko Lanbide arteko Akordioaren Eremuan lan egingo dutenak ezartzen du ere.

Laguntza hauek aplikazio informatiko baten bidez eska daitezke.

Araudia honako hau da:

AGINDUA, 2009ko urriaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta lantokietako prebentzioko langile eta ordezkariei zuzendutako etengabeko prestakuntzarako 2009ko laguntza ekonomikoen deialdia egiten duena.

KONTUZ! Laguntza eman zenerako helburua edo laguntza hori emateko agindutako baldintzak ez betetzea dirulaguntza guztiaren erretiratzea gerta daiteke. Oro har, xedea bete ez dela ulertuko da, baldin eta aurkez­tutako eta onartutako datuak kontuan hartuta, ez bada lortzen prestakuntza orduen eta prestakuntza jasotako ikasle kopuruaren biderketaren adierazlearen % 35.

<< Itzuli