2009ko deialdirako kudeaketa-irizpideak
Dirulaguntzen kudeaketa on bat egiteko, Deialdiko araudiak zehatz ezagutu behar dira. Atal honetan alderdirik garrantzitsuenak batzen dira. Deialdiko kudeaketa errazteko xehetasunak zehazten dira baita ere.
MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK – 2008KO DEIALDIA
- Laneko eszedentzian dauden langileen parte-hartzea
- Eszedentzian dagoen langile batek ezin du ikastaroetan parte hartu, salbu eta seme-alaba adingabeak eta/edo besteren beharra duten pertsonak zaintzeko eszedentzia badu.
- Gizarte Segurantzan kotizatzen ez duten profesionalen parte-hartzea
- Hobetuzek finantzatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko eskubidea dute EAEko langile guztiek.
- Gizarte Segurantzan ez, baina mutualitate batean kotizatzen duten profesionalek parte har dezakete Hobetuzek finantzatutako ekintzetan. Planaren titularrak Hobetuzekin harremanetan jarri beharko du, Gizarte Segurantzaren datua bertaratzeei buruzko aplikazioan nola sartu Hobetuzi jakinarazi diezaion.
- Hobetuzek finantzatutako ekintzetako parte-hartzaileak
- Hobetuzek finantzatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango du EAEn lan egiten duen edo bertan bizi den edonor.
- EEE (enplegua erregulatzeko espedientea) egoeran dauden parte-hartzaileak langile aktibotzat hartuko dira ondorio guztietarako.
- Parte-hartzaile langabeak Hobetuzen 2009ko deialdian
- Hobetuzek finantzatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeek, Lanbiden edo Estatuaren Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda egon behan dira, eta erakunde horretako Orientazio Zerbitzuek preskribatzea gomendatzen da dagokion prestakuntza-ekintza hasi aurretik.
- Haren parte-hartzeak ezin izango du finantzatutako plan bakoitzaren % 40 gainditu. Ikastaroa ematen duen zentroari dagokio irizpide hori bete dadin zaintzea; adierazitako ehunekoa gaindituz gero, pertsona langabe baten hautagaitza baztertu ahal izango baita.
- Besteren behar-egoeran dauden pertsonen zaindari ez-profesionalen parte-hartzea Hobetuzen 2009ko deialdian
- Besteren behar-egoeran dauden pertsonen zaindari ez-profesionalek aukera izango dute finantzatzen den prestakuntza-ekintzan (besteren beharra duten pertsonen zaintzarekin lotutakoa) parte hartzeko, prestakuntza mota hori emateko Eusko Jaurlaritzak baimentzen dituen erakundeen bitartez.
- Administrazio publikoen zerbitzurako langileen parte-hartzea Hobetuzen 2009ko deialdian
- Administrazio publikoaren zerbitzurako langileek (funtzionarioek nahiz lan-kontratudunek) sektore arteko planetan eta Moduluen Katalogoko planetan besterik ezingo dute parte hartu, plan bakoitzeko parte-hartzaileen % 10eko mugarekin. Ikastaroa ematen duen zentroari dagokio irizpide hori bete dadin zaintzea; adierazitako ehunekoa gaindituz gero, hautagai gehiago ez onartzea gerta baitaiteke.
- Parte-hartzaile autonomoak
-
Langile autonomoek aukera izango dute prestakuntza-planetan parte hartzeko, horien titularrak autonomoak ez badira ere.
- Prestakuntza-ekintzen kalitateari buruzko ebaluazio-galdeketa
- Titularra izango da finantzatutako ikastaro bakoitzean parte-hartzaileek hura betetzearen arduraduna.
- Galdeketa lortzeko, egin klik honako estekan:
Moduluen Katalogoko planetan bi ziurtagiriak aurkeztu behar dira, edo horretarako nahikoa da CEPUCOa aurkeztea?
Moduluen Katalogoko ekintza batean parte hartzen duenak gai izatearen kalifikazioa lortuz gero, nahikoa izango du CEPUCO ziurtagiria igortzea. Bertaratzearen % 75 edo gehiago egiaztatzen ez bada, edota gai izatearen kalifikazioa lortu ez bada, Hobetuzen ziurtagiria besterik ez da igorri beharko.
Nolanahi ere, zentroak parte-hartzailearen hartu-agiriarekin batera kopia bat gorde beharko du, entregatutako ziurtagiria edozein dela.
- Ordainketak titularrei
- 2009ko deialdiko lehen ordainketa jaso ahal izateko, 2008ko deialdiari dagozkion itzulketak dituzten titularrek eskatu zitzaizkien zenbatekoak itzulita izan behar dituzte.
- Deialdiari dagokion lehen ordainketa jaso ahal izateko (ebazpenaren unean % 60 artekoa da), lehenik eta behin diru-laguntza onartu behar da, eta ondoren, ebazpenaren inguruan desadostasunen bat dagoen adierazi.
- Behin betiko diru-laguntzari dagokion bigarren ordainketa prestakuntza-ekintza amaitzean egingo da, ekintza hori onartu dela, justifikazio-memoria aurkeztu eta azken likidazioa onartu ondoren.
- Bertaratzea kudeatzeko epeak
- Parte-hartzaileak 2C eranskina bete beharko dute (titularrek eman beharko diete eranskina).
- Talde/ekintza bakoitzari ekin aurretik, titularrak ondokoa jakinarazi beharko dio Hobetuzi:
- Hasi baino 7 egun lehenago gutxienez: ikastaroa emango den lekuari, erakunde emaileari, eta dagokion taldea/ekintza hasteko data eta ordutegiari buruzko datuak.
- Era berean, prestakuntzaren bigarren egunean beranduenez: prestakuntza-ekintzan parte hartu duen bakoitzak betetako parte-hartzeko eskaeraren/konpromisoaren agiritik ateratako datuak.
- Eginkizun hori betetzeko, Hobetuzek erakunde titularrarentzat aplikazio bat eskuragarri jarri du Hobetuzen web-orrian (www.hobetuz.com).
- Logotipoak
- Finantzatutako planarekin lotutako publizitate orok Eusko Jaurlaritza, Hobetuz eta Europako Gizarte Funtsaren logotipoak erakutsi behar ditu.
- Parte-hartzaile guztiei Hobetuzek eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatutako ekintza batean parte hartzen ari direla jakinarazteko, Hobetuzek kartelak eta eranskailuak ditu titularrentzat eskuragarri, gure edozein lurralde-egoitzatan eskatuz gero.
- Ziurtagirietan 3 logotipoak agertu beharko dute.
HOBETUZen eta E.J.ren LOGOTIPOETARAKO ESTEKA
-
Hobetuzekin batera 2009ko deialdia finantzatzen duten Europako Funtsek, Europako Erkidegoari zuzendutako "Egokigarritasuna eta Enplegua 2007 - 2013 " Eskualde Anitzeko Programa Operatiboaren esparruan daude. Garapen iraunkorra bultzatzeko bidean, ingurumenaren babesa eta hobekuntza komunitateen politiken eta ekintzen barne sartzea eskatzen du Europar Batasunaren Itunak. Zentzu honetan, Europako Gizarte Funtsak Hobetuzekin batera finantzatzen dituen diru-laguntzek ere garapen iraunkorra sustatu behar dute. Honela, egungo hazkunde eta jarrerak molde berrietara aldatu eta egokitu beharko dituzte.
Helburu hori kontuan hartuz eta Europako Araudiak eskatzen duena beteaz, Hobetuzek 2007ko deialdiaren onuradunei honako ekimenak eskatu dizkie:
