Prestakuntzaren justifikazioa, prestakuntza-zentroentzat -

Prestakuntza-ekintzak gauzatzeko laguntzak justifikatzeko,  kudeaketarako aplikazio informatikoa erabili behar da. Dagozkien gastuak justifikatu ahal izateko gidaliburua eskuragarri dute titularrek Hobetuzen web orrian.

Orokorrean,  irakasleen, instalazioen, hornikuntzaren, kudeaketaren eta beste gastu batzuen inguruan egiten da justifikazioa. Gastuaren frogagiri gisa, nominak, fakturak eta Hobetuzek titularrari eska dakiokeen beste edozein agiri aurkeztuko da.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Unibertsitate sailaren menpe dauden ikastetxeek formulario bat bete beharko dute gastuak justifikatzeko. Bertan, finantzatutako prestakuntza-planean irakasle, kudeaketa eta informazioa eta orientazio lanetan aritu diren langileen datuak jarri beharko ditu. Dagokion Hezkuntza sailaren Lurralde Ordezkaritzak bete eta zigilua eman beharko dio. Atal honetan formularioa jaitsi daiteke.

Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Unibertsitate sailaren menpe dauden ikastetxeek honako argibideak jarraitu behar dituzte haien prestakuntza-planetako langileen gastuak justifikatu ahal izateko:

  1. Ireki ezazu "Aplicación_GV_2009_03.zip eta jarraitu jartzen diren argibideak. NANa bete behar da eta  prestakuntza planaren aukeraketan eta  garatutako eginkizunetan pate hartu duten guztien identifikazio datuak (informazioa , prestakuntza, kudeaketa, orientazioa).

  2. Datu guztiak sartu eta gero, honako hau egin behar da:

    • Inprimitzen den ziurtagirian prestakuntza-planean parte hartu duten pertsona guztiak daudela ziurtatu. Gastuak justifikatzeko garaian, informazio hau soilik hartuko du kontuan Hobetuzek.

    • Itxi aplikazioa eta bilatu "Aplicación_GV_2009_03.mde" fitxategia.

    • Bidali fitxa posta elektronikoaren bitartez dagokion Hezkuntza ordezkarira. Gomendabarria da komprimatzea eta zip formatoan bidaltzea. Baita ere, kopiatu dezakezu "Aplicación_GV_2009_03.mde" edo  beste datu gordeleku batetara bidalketa egiteko. Pertsonen kontaktu datuak bere telefono zenbaki eta posta elektronikoekin, aplikazioan zehazten dira.

    • Jarri argi eta garbi bidalketan espedientearen zenbaki osoa.
  3. Dagokion Lurralde Ordezakaritzak irakasle/ordu/kostearen datuak beteko ditu. Ordezkaritzak ziurtagiri bat beteta itzuliko dio zentru titularrari behar bezala seilua jarrita dagokion prestakuntza planaren datuekin.

  4. Ordezkaritzak bete eta zigilatutako ziurtagiria igorriko dio zentro titularrari, prestakuntza-planaren datu guztiekin. Hobetuzek finantzatutako prestakuntza-plan bat baino gehiago duten zentroek plan bakoitzeko ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute.

 

Data Dokumentua Bertsioa Tamaina

 

2010/05/01 GV_2009_03.zip aplikazioa- Langileen gastuen justifikazioa-Ms-Access 2003 edo gehiago 01.00 133 kb

 

<< Itzuli